Otsailaren 10ean, 17:30ean banatu zuen saria Jaietako lan taldeko arduradun eta Kultura eta Jaietako zinegotzi den Miryam Galileak, aurten bigarrenez antolatu den Jai Nagusietako egitarauetako azal lehiaketetako irabazleari.
31 egileren 35 lan aurkeztu dira aurtengoan lehiaketara, eta otsailaren 5ean egindako Jaietako lan taldearen bilera irekira bertaratuak egin zuten epai mahai lana eta bozketa bidez aukeratu zen irabazlea.
Honela banatu ziren bozkak:
2- Santikutz jaiak: 8
7- Mende erdi Santikutzak koloreztatzen: 1
9- Herritarren ilusioa: 1
17- Jaiak berriro, elkarrekin ospatzeko giroa! (A): 2
18- Jaiak berriro, elkarrekin ospatzeko giroa! (B): 1
31- Dantzan: 1
34- Kolore: 2
Beraz inolako zalantzarik gabe erabaki zen Santikutz jaiak lema duen 2 zenbakiduna izango dela aurtengo jaietako egitarauetako azala. Lanaren egilea: Ane Urzelai Olabide.
Aurkezturiko lan guztiak, eta irabazlea ere bai noski, ikusgai daude Kultur Etxeko erakusketa gelan otsailaren 3tik 14ra bitartean, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.