Binakako Txapelketa nagusiak Gipuzkoan jarraituko du asteburu honetan eta Aretxabaletako hasiera ederraren ostean, Legazpin izango du bigarren geldialdia. Bertan arituko dira Arraiza-Gaminde eta Etxegarai-Arrillaga, lehiaketaren lehen fasean B multzoan elkarrekin aritutako bi bikote eta Zabaleta-Osesek Aretxabaletan egin bezala, garaipen batekin hasi nahi dute Urrezko Liga hau.
Bi bikote hauek bina punturekin amaitu zuten lehen fasea eta elkarren arteko partida, Legazpitik oso gertu gainera, Oñatin, laugarren jardunaldian eta Arraiza-Gamindek eskuratu zuten garaipena (22-14ko emaitzarekin).
Txapelketako partidaz harago, jaialdia goi mailako beste partida batekin hasiko da. Amaia Aldai-Zabalak Garai-Capellanen aurka jokatuko dute igande goizerako plan ezin hobea biltzen duen eskaintza paregabean.
Noiz: otsailak 16, 12:00etan
Non: Urbeltz pilotalekua
Prezioa: Doan