pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Haurrentzako irakurketa klubeko saioak Legazpiko Udal Liburutegian
12
Ots
2025

Haurrentzako irakurketa klubeko saioak Legazpiko Udal Liburutegian

Otsailaren 17an, astelehena. Euskaraz

 

Hitzordua Udal Liburutegian izango dute,

LH3koen taldekoak 16:45ean LH3koak Oharra liburuaren inguruan arituko dira

LH4koak 17:35ean Oharra etaEz duzu sinetsiko liburuenizango dituzte hizpide.

Bi taldeen gidaria Mireia Delgado izango da.

 

Haurrentzako irakurketa kluba irakurzaletasuna sustatzeko jarduera bat da. Irudimena eta sormena sustatzea du helburu eta talde-dinamiken bidez, baita lexikoa eta adierazpen-moduak hobetzea ere.  Horrekin guztiarekin, haurra gehiago sozializatzen da, eta, ondorioz, inguruarekin hobeto komunikatzen da.

 

Letren harietatik jolastuz eta liburuak, poemak, komikiak, aho-korapiloak eta eskulan-literarioak aitzakia hartuta, irakurmenari (eta zeharka idazmenari, ahozkotasunari eta literaturari) kili-kili egingo diogu.

 

Irakurketa (eta liburua bera) plazer iturri bezala ulertzeko jolas andana burutuko dituzte.

 

Taldeetan oraindik ere tokia dagoenez, Liburutegian egin daiteke izen ematea. saioak hilean behin izango dira, astelehenez, Mireia Delgadoren gidaritzapean.

 

Albiste guztiak