pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Pilota txapelketa herrikoia hastera doa
12
Ots
2025

Pilota txapelketa herrikoia hastera doa

Aurtengoan 38 bikotek eman dute izena eta lehenengo partidak ostiralean (otsailak 14) 21.00tan jokatuko dira

 

Legazpiko Gazteak Kirol Elkarteko Pilota Eskolak antolatuta, asteburu honetan emango zaio hasiera Pilota Txapelketa Herrikoiari Urbeltz pilotalekuan. Ostiralean abiatuko da Txapelketa arratsaldeko 21.00tan. Aurtengoan 38 bikote arituko dira, 37 mutilen bikote eta nesken bikote bat.

 

2025. urtekoa Txapelketa honen 18. edizioa izango da eta txapelketako partidak ondorengo egunetan jokatuko dira Urbeltz Pilotalekuan:

• Ligaxkako partidak: otsailak 14, 21.00tan

• Ligaxkako partidak: otsaila 21

• Ligaxkako partidak: martxoak 7

• Ligaxkako partidak: martxoak 14

• Ligaxkako partidak: martxoak 21

• Ligaxkako partidak: martxoak 28

• Final zortzirenak: apirilak 4-6

• Final laurdenak: apirilak 11 

• Final erdiak: apirilak 25 

• FINALA: Maiatzak 1 (osteguna)

Albiste guztiak