Maiatzaren 2an Legazpin ospatzen den ganadu ferian, herriko Santikutz jaien barruan, zeramika, bitxigintza edo baserriko produktuak aurki daitezke, dastatu edota erosi beharreko produktuak. Inguruko pertsonek hurbiltzen dituzte produktuak udalerrira, eta gaur irekiko da postu horiek jartzeko eskabideak egiteko epea.
Horrela, azokan postu bat jarri ahal izateko, izena eman behar da. Izena emateko azken eguna: 2024ko martxoaren 14a.
Eskabide guztiak jaso ondoren, eta jasotzen direnen eta eskaintzen den produktu motaren arabera, proposamenak baloratuko dira, azokarekin zerikusia duten produktuen barietatea bermatzeko.
Izena ematen duten pertsonek martxoaren amaieran jasoko dute eskaeraren erantzuna.