pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

San Martineko pentsioa laster eraitsiko da
13
Ots
2025

San Martineko pentsioa laster eraitsiko da

Bertan etxebizitzak egiteko proiektua du Legazpi Berri S.L. enpresak

 

Legazpi Berri SL enpresa da San Martineko pentsio zaharraren jabea. Enpresa hau promotorea da eta orain dela hilabete batzuk lursail honetan etxebizitzak eraikitzeko asmoa adierazi zion Legazpiko Udalari. Udalak begi onez ikusi zuen proposamena, eraikuntzaren egoera zein den kontutan izanda eta azken boladan bertan egon diren okupazio arazoak ahaztu gabe.

 

San Martineko pentsioaren gaur egungo egoera txarra da. Eraikuntza itxita badago ere, azken boladan bertan jendea lotan egon dela jakin izan du Udalak. Egoera honen jarraipena Udaltzaingoak egin du eta eraikuntzaren egoerak duen arriskua ikusita alkateak berak Legazpi Berri SL enpresari eskatu zion eraisteko proiektua lehen bait lehen aurrera eramatea. Bilera hori 2024ko abenduan izan zen eta eraisteko proiektua aste honetan aurkeztu da Udaletxean, beraz, aste gutxitan eraitsiko da eraikuntza.

 

Etxebizitzak

 

Etxebizitzak eraikitzeko proiektua, esan bezala, begi onez ikusten du Udalak, honek herrian etxebizitzen eskaintza potente bat izateko aukera emateaz gain, auzoan ere eragin oso positiboa izango duelako, gunea ere urbanizatuko baita.

Albiste guztiak