pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

"Zuhaitz bat babestu" ekimenean parte-hartzeko deia egin du Udalak
14
Ots
2025

"Zuhaitz bat babestu" ekimenean parte-hartzeko deia egin du Udalak

Brinkola auzoan egingo da martxoaren 9an

 

Legazpiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Basotik Fundazioa eta Baserria KM0 enpresarekin lankidetzan, "Zuhaitz bat babestu" kanpaina solidarioa aurkeztu zuten Aldundian eta oraingoan zuzenean legazpiarrei honen berri eman nahi izan diete. Ekimen honen helburua da, herritarrek, Legazpin martxoaren 9an egingo den baso-berritze jardunaldian parte hartzea. Ekitaldiaren xedea, herritarrak klima aldaketari aurre egiteko praktika jasangarriek duten garrantziaz sentsibilizatzea da. 

Atzoko aurkezpenean Eric Galvez alkatea eta Edurne Matias zinegotzia izan ziren Udaletik, Basotik Fundaziotik Jon Ander Ostolaza gerentea, Gipuzkoako Foru Aldunditik Koldobike Olabide Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendaria eta Baserria KmO-tik Jose Pablo Larrea.

 

Martxoaren 9an, zuhaitz landaketa bat baino gehiago, baso berritze jarduera bat izango da eta Brinkolako auzoan, Barrendiola urtegitik gora kokatutako lursail batean ospatuko da hain zuzen ere, Quercus Petraea edo haritz kandugabez beteriko basoan. Hiru hektarea inguruko eremua izango da, eta egun horretan 300 zuhaitz inguru landatuko ditugu, Brinkolatik bertatik bildutako ezkurretatik lortutakoak eta Aldundiko mintegietan hazitakoak. Hurrengo astetan bestelako landaketak egingo dira guztira 3.500 zuhaitz inguru landatuz.

Haritz landaketaren ondoren, parrillada bat egongo da azokan, Baserria Km0-ko produktuekin gozatzeko.

Eric Galvez alkateak eta Edurne Matias zinegotziak, herritar guztiak gonbidatu dituzte baso- berritze jardunaldi honetan parte hartzera, herrian eta ingurumenean duen eragin positiboa azpimarratuz: "Gutako bakoitzak gure hondar alea jartzeko eta Gipuzkoa berdeagoa eta jasangarriagoa nahi dugula erakusteko aukera bat da hau, ikuspegi komunitarioa indartuz”, azaldu zuten.

 

“Zuhaitz bat babestu” ekitaldian parte hartu nahi duten interesatuek link honen bitartez izena eman dezakete:

Linka

Horrez gain, beste aukera bat izango litzateke Baserria KM0 produktuen lau etiketa bidaltzea otsailaren 28a baino lehen Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora. Banaka edo taldeka parte hartu daiteke.

 

Animatu eta hazi gaitezen elkarrekin!

 

 

Albiste guztiak