Ikatzako bazkideek arrakasta handia lortu dute 2024.urtean zehar hainbat argazki-lehiaketatan, eta beren talentua eta proiekzioa sendotu dute argazkigintzan, guztira 44 aipamen lortuz.
Gorka Gómez izan da "Herriz Herri" Euskal Rally Ligako protagonista nagusia, Makila 2024 sari nagusiarekin, eta, gainera, Federazioak antolatutako Argazkigintzako Euskal Ligako 30 urtetik beherako argazkilaririk onena ere izendatu dute.
Bestalde, Gurutze Langarikak merezimenduzko 4. postua lortu du "Herriz Herri" Rally Liga bereko sailkapen orokorrean, eta 3. sari nabarmena ere "Errioxa eta 5 zentzumenak" nazioarteko lehiaketan, Errioxan, 20 herrialdetako 350 argazkilarik eta 758 lanek parte hartu zutelarik.
Ikatzak Euskal Herritik kanpo bere presentzia zabaltzen jarraitzen du, beste erkidego batzuetan sariak lortuz. Camargoko (Kantabria) Argazki Rallyan, Gorka Gómezek eta Gurutze Langarikak irabazi zituzten bilduma onenaren eta argazki onenaren sari nagusiak, eta Jorge Gutierrezek, berriz, Sorian 1. saria.
Gainera, José Venegasek lehen saria lortu du Ordiziako "Nikolas Lekuona" lehiaketa nazionalean, eta Carlos Mediavillak 1. saria Pyrenaica aldizkariaren lehiaketa nazionalean.
Lorpen hauek Legazpiko Argazkilari Elkartearen maila altua islatzen dute, izen handiko argazki lehiaketetan nabarmentzen jarraitzen duena. Zorionak!