pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Abuztuan geldialdia egingo du 'Elkartasun Saskia' ekimenak
24
Uzt
2015

Abuztuan geldialdia egingo du 'Elkartasun Saskia' ekimenak

Boluntarioek oporrak egingo dituzte, eta irailean itzuliko dira zereginera

Udako oporrak direla tarteko, abuztuan geldialdia izango du “ELKARTASUN SASKIA: Zure ahalegintxoa laguntza handia izan daiteke” ekimenak. Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak bideratutako ekimena da, Nagusilan eta Garagune elkarteetako kideen lankidetzarekin. Kide horiek, hain zuzen, udalerriko lau supermerkatu handienetan (Kale Nagusiko Eroski, Laubideko Eroski, BM eta Todo-Todo) utzitako elikagaiak bildu eta herrian premian dauden familien artean banatzeaz arduratzen dira. Boluntario horiek abuztuan opor egingo dute, baina irailean indartsu itzuliko dira euren zereginetara.
 
Bi helburu nagusi ditu ekimen honek: legazpiarren artean elkartasuna sustatzea, batetik; eta premian dauden familiei laguntza ematea, bestetik. Horrenbestez, beharrean dauden eta elikagaiak jaso nahi dituzten familiek Gizarte Zerbitzuen Sailean eman beharko dute izena. Lasai ibil daitezke, erabateko isilpekotasunez jardungo baita.
 
Kanpainaren antolatzaile eta sustatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete nola emaileei, hala boluntarioei, proiektu honetan eskaintzen duten laguntza baliagarriagatik.
 

Albiste guztiak