pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Sasietako gobernu-organo berriak eratu arte ez dira edukiontzi grisak jarriko
24
Uzt
2015

Sasietako gobernu-organo berriak eratu arte ez dira edukiontzi grisak jarriko

Herri-galdeketa aurtengo urtea amaitu aurretik egitea nahi da

EAJ-PNV taldearen hauteskunde-programan legazpiarrek hondakinak biltzeko sistema erabakitzeko aukera izango zutela jaso zen, hau da, galdeketa egiteko konpromisoa hartu zen. Bestetik, PSE-EE taldearen hauteskunde-programak errefusa biltzeko edukiontzi grisa jarriko zela esaten zuen.
 
Joan den 2015eko uztailaren 9an EAJ-PNV eta PSE-EE taldeek sinatu zuten gobernu-akordioan aipatu bi promes horiek jaso ziren honako konpromisoa hartuz: “errefusa biltzeko edukiontzi grisak jartzea, hondakinak biltzeko erabiliko den sistema erabakitzeko galdeketa egin arte”.
 
Sasieta Mankomunitateak errefusa biltzeko edukiontzi grisak abuztua baino lehen jartzea zen gure asmoa baina hori ezin izango da momentuz egin, Sasieta Mankomunitateko gobernu-organo berriak oraindik eratu gabe daudelako. Organo berriak irailean eratuko direla aurreikusten dugu.
 
Bestalde, herri-galdeketa aurtengo urtea amaitu aurretik egitea nahiko genuke eta hori antolatzeko urratsak ematen ari gara. Galdeketa horrekin legazpiarrek askatasunez erabaki ahal izango dute udalerrian zaborra biltzeko behin betiko erabiliko den sistema bakarra zein izango den. 
 

Albiste guztiak