Martxoaren 15ean emakumeoi zuzendutako mendi irteera antolatu du Korosti Trailek, Legazpiko Udalaren laguntzaz. Deialdia irekia da eta emakumea ez bazara ere ongi etorria izango zara. Korosti eta Jentiletxe gailurretatik pasaz, 10km inguruko ibilbidea prestatu dute.
Geroz eta gehiago gara kalean zein mendian kirola egiten dugun emakumeak eta deialdi honen helburua gure arteko saretzea gauzatzeko pausu bat ematea da.
Amaieran, mokadutxo bat egingo dugu kale nagusian Gurrutxaga eta Karibe Berri tabernen eskutik.
Animatu eta etorri!!
Eguna: martxoak 15
Ordua: 10.00tan
Lekua: Euskal Herria plaza