Maiatzaren 1ean, Santikutz Jai Nagusietan egingo den Danborradan parte hartzeko izen ematea martxan dago eta izen emateko epea luzatu egin da.
HH5etik DBH4ra arteko haur eta gazteek parte hartzeko aukera izango dute, eta izen ematea online egingo da. Hala ere, online egin ezin duenak ikastetxeetako idazkaritzara gerturatu eta bertan emango zaio inprimakia paperean, hau bete eta idazkaritzan bertan entregatzeko. Izen ematea martxoaren 20an itxiko da.
Haur-Gazte Danborrada taldeak, zehaztu ditu entsegu egunak, eta baita arropak jasotzekoak ere, eskolen bidez zabaldutako oharrean ere horren berri ematen da.
Entsegu egunak: martxoak 31, apirilak 2, 4, 8, 10, 28 arratsaldeko 18:30ean Haztegi Ikastolako atzeko frontoian. Entsegu orokorra: apirilak 29, 20:00etan (entsegu hau Domingo Agirreko frontoian egingo dugu).