pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Eskolako Agenda 21
10
Eka
2014

Eskolako Agenda 21

Legazpiko ikasleek ingurumenari begira hartutako konpromisoak...

Era berean, "Baietz txukun mantendu" kanpaina jarriko da martxan.

 

Legazpiko ikasleek ingurumenari begira hartutako konpromisoak eta Eskolako Agenda 21en baitan 2013-2014 ikasturte amaieran Udalari egindako proposamenak biltzen dituzten panelak jarri dituzte ikusgai, Latxartegi jolas parkean, herritar guztiek ikus ditzaten.


Zehazki, ikasleek Udalari egindako hiru proposamen daude jasota paneletan. Batetik, jende asko elkartzen den lekuetan, hondakinak sailkatu eta botatzeko zakarrontzi gehiago jartzea; bigarrenik, eskualdean, animalia zaurituen arretarako gune bat ezartzea; eta azkenik, Erreka Egunean, Udalaren eta Gaztetxearen arteko elkarlana bultzatzea, gazte gehiagok parte har dezaten.


Konpromisoei dagokienez, ikasleek hartutako hainbat konpromiso daude; besteak beste, ingurunea zainduko dutela, ez dutela lurrera zakarrik botako, animaliak errespetatuko dituztela, hondakin gutxiago sortuko dutela, eta sortutakoa edukiontzi egokian botako dutela, ez dutela errekara zaborrik botako, hildako zuhaitzak errespetatuko dituztela eta parkeak garbi zainduko dituztela, zaborrik lurrera bota gabe.


Azken konpromiso horrekin lotuta, Baietz Txukun Mantendu kanpaina jarriko dute martxan datozen asteetan, aurreko urteetan egin bezalaxe.
Kanpaina honen helburua da jolasgunea garbi edukitzeko eta zaborrontziak behar bezala erabiltzeko joera eta ohitura sustatzea.

 

Hemen, ikasleek hartutako konpromisuen dokumentua.

Albiste guztiak