pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Jolas parkeen konpoketa
10
Eka
2014

Jolas parkeen konpoketa

Herriko jolas parke guztietan konponketa eta margotze lanak...

Uda iristear denez, urtero bezala, Legazpiko Udalak udalerriko parke guztietan konponketa lan txikiak eta margotze lanak egingo ditu, haurren oporraldietarako guztiak prest egon daitezen.


Udaleko brigadako taldea dabil zeregin horretan, eta dagoeneko margotuta, egokituta eta prest daude Aizkorri kaleko parkea, San Ignaziokoa, Brinkola, Telleriarte eta Mirandaolakoak, Itxaropenekoa eta Laubidekoa zein Urtatza-Ariztihaundikoa. Amaitzeko, berandu baino lehen helduko diete eliza atzealdekoari, Latxartegikoari, Lanaren Hiribideko parkeari eta Arantzazukoari.


Udalaren helburua da, zehazki, eguraldi onarekin batera, parke guztietan egon daitezkeen arazotxoak konpontzea eta gabeziei irtenbidea ematea, gauza jakina baita uda sasoian haur gehiago ibiltzen direla herriko jolastokietan.

Albiste guztiak