Beste urtetan bezala, datorren irailaren 11n, 21:30ean Gernika Plazan Doinua Musika Eskolak antolatutako Kantu Afaria izango dugula jakinarazten dizuegu.
Aurtengoan, afaria norberaren kontura izango da.
Familian eta lagunartean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, musikaz eta herriko abestiez goza dezazuen. Horien letrak www.zingizango.com web gunean daude ikusgai.
Gainera, gaueko 21:00etatik aurrera 2010eko Kantu Afarian Txakel Urartek ateratako argazkien bilduma proiektatuko da.
Elkar ikusiko dugulakoan, agur eta Gora Santikutz txikiak!!