pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Mugikortasun alorrean proposatutako aldaketak ezarriko dira
11
Ira
2015

Mugikortasun alorrean proposatutako aldaketak ezarriko dira

Zoru publikoaren erabilera optimizatzeko eta herritarren eskariak aintzat hartuz

Zoru publikoaren erabilera optimizatzeko asmoarekin eta herritarren aldetik dauden eskariak aintzat hartuz, joan den irailaren 1ean 56 legazpiarren parte hartzearekin egin zen herritarren bileran jasotakoa ikusi ondoren, irailaren 7ko Gobernu batzordeak mugikortasun alorrean jarraian zehazten diren aldaketak burutzea erabaki zuen:
 
1. Hirigunean pertsona helduei eta haurrei zuzendutako zerbitzu garrantzitsuak daudenez (osasun-zentroa, gizarte-zentroa, kultur etxea, ikastola), gero eta handiagoa da inguruan aparkatzeko eskaria. Horri erantzun nahian eta gertuko zonaldetan erabilgarri egon daitezkeen espazioak, aparkalekuak egokitzearen kostua eta neurriaren behin-behinekotasuna aztertu ondoren, honako hau erabaki da:
 
Gaur egun Juanastegi kalean dagoen bidegorrian aparkaleku iraunkorrak, urtaroen araberakoak eta txandakakoak behin-behinean egokitzea
Aparkaleku iraunkorrak (29): Juanastegi kalea 1etik Itxaropen auzoko bidegurutzeraino doan bide tartean, oraingo bidegorriaren ordez asfalto gainean margotuko da bidegorria eta zirkulazioaren noranzko bakarrekoa izango da.
Urtaroen araberako aparkalekuak (23): San Ignazio auzoa 21etik Juanastegiko igogailura doan bide tartean eta San Ignazio auzoa 21etik igogailura doan bidegorrian egokituko dira. Tarte horretan negualdian aparkatu ahal izango da, azaroaren 1etik maiatzaren 15era bitartean. Behin herriko jai nagusiak igaro eta gero, ezingo da bertan aparkatu eta udaldian bi noranzko bidegorri gisa erabiliko da, gaur egun dagoen moduan.
Txandakako aparkalekuak (10): ordu erdiko txandakako 10 aparkaleku egokituko dira gaur egun bertan dagoen aparkalekuan eta plaza horiek igogailutik gertuen daudenak izango dira.
 
2. Bestetik, bere egunean Laubide auzoko errotondatik San Juan auzoa 24ra eta Egizabal baserritik Domingo Agirre eskolara doazen bide tarteetan noranzko bakarra ezarri zen. Dirudienez, horrek eragozpen handiak sortu zizkien Urtatza auzoko bizilagunei eta sinadurak bildu ondoren idatzia aurkeztu zioten 2012an aurreko gobernu taldeari. Hori ikusita eta sortutako eragozpenak eta kalteak aztertu ondoren, bide tarte osoan zirkulazioaren bi noranzkoa ezartzea onartu da.
 
Bi noranzkoa ezartzeak aldaketak ekarriko ditu aparkalekuetan. Horrela, batetik hemendik aurrera ezingo da aparkatu San Juan auzoa 18ra doan bide tartean, hau da, Laubideko errotondatik San Juan 18ra doan aldapan eta, bestetik, San Juan 16tik San Juan 2ra doan aldapan edozein ordutan aparkatu ahal izango da.
 

Albiste guztiak