pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroak legazpin
21
Ira
2015

Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroak legazpin

Izenematea irailaren 21etik 28ra bitartean

Legazpiko udaleko Gazteria zerbitzuak Aisialdiko BEGIRALE eta ZUZENDARI tituluak lortzeko ikastaroak antolatzeko asmoa du.  Lehenengo aldia izango da ZUZENDARIA izateko ikastaroa antolatzen dela, BEGIRALE ikastaroa berriz, lau urtetan antolatu baita Legazpin.
 
Begirale ikastaroan aldaketa batzuk proposatzen dira. 200 orduko arlo teorikoaren saioetan hain zuen, ostiraletan (15:30–20:30) edo larunbatetan (9:00-14:00 / 15:00-18:00) izango baitira eta horrezaz gain ere bi asteburu aterpetxe batean. 
 
Zuzendari ikastaroaren iraupena berriz, 100 ordukoa izango da eta saioak larunbatetan (9:00-14:00 / 15:00-18:00) egingo dira. Aurreko ikastaroan bezala, bi asteburuetan aterpetxe batean igaroko dute ikasleek.
 
Bi kasuetan Eusko Jaurlaritzako tituluak eskuratzeko aukera izango dute. Aipatutako prestakuntzaz gain, 120 orduko praktikak egin beharko dute.
 
Bete beharreko baldintzak:  Begirale ikastaroa egiteko 2016.urtean 18 urte izatea eta Zuzendari ikastaroa egiteko berriz,  2016.urtean 21 urte izatea eta Euskadin ateratako Begirale titulua izatea.
 
Interesa dutenek izenematea egin beharko dute, irailaren 21etik 28ra bitartean, Gazteentzako Informazio Bulegoan (11:00-13:30) edo Kultur etxeko Harreran (16:00-20:00). Informazio gehiago: 943 73 72 03 – 943 73 72 02  telefonoetan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. e-postan.
 

Kartela

Albiste guztiak