Print this page

Abenduaren 27ko Ziklo-Cross froga dela eta trafiko aldaketak

Datorren igandean, abenduak 27, Ziklo-cross lasterketa izango da Urtatzan –Egizabal baserriaren eta Tiro-zelaiaren artean−. Hori dela eta, bertan bizi diren herritarrei ondoko hau JAKINARAZI nahi diegu:
 
Goizeko 8:30ak eta proba bukatuko den 15:30ak bitartean, Urtatza 18ko bidegurutzera iristeko eta bertatik irteteko aldizka emango da bidea, proba bat bukatu eta hurrengoa hasiko den tartean.
 
Antolatzaileak izango dira ibilgailuak igarotzeko denbora horiek koordinatuko dituena.