Print this page
“Don Carlo” Opera eskainiko da Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan
05
Ots
2016

“Don Carlo” Opera eskainiko da Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

Generoak txandakatzen doazen ziklo berri honetan, operak hartuko du tokia Otsailean. G. Verdiren “Don Carlo” eskainiko da, bi zatitan, otsailaren 10 eta 17an, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian, gaztelerazko azpitituluekin.
 
Plácido Domingo, Mirella Freni, Grace Bumbry, Louis Quilico, Nicolai Ghiaurov eta Ferruccio Furlanetto ikusi eta entzun ahal izango ditugu, The Metropolitan Operako Orkestra eta abesbatzaren laguntzarekin.
Ohi bezala, aretoaren sarreran izango dituzue eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen eskuorria.