Print this page
Otsailaren 15etik aurrera edukiontzi grisa 24 ordutan ireki ahalko da
11
Ots
2016

Otsailaren 15etik aurrera edukiontzi grisa 24 ordutan ireki ahalko da

Pixoihalak jasotzeko edukiontziak ere kenduko dira

Joan den urtarrilaren 24an egin zen herri-galdeketan, legazpiarren % 69k egin zuten edukiontzien alde. Emaitza horiek jaso ondoren, gogora ekarri nahi dugu otsailaren 15etik aurrera esekitokiak edo kakoak kentzeko lanak hasiko direla eta, beraz, aurrerantzean ez da atez ateko bilketa zerbitzua eskainiko.
 
Gaikako bilketa-sistemaren aldaketarekin, otsailaren 15etik aurrera kendu egingo dira pixoihalak jasotzeko edukiontziak. Egun horretatik aurrera, pixoihalak edukiontzi grisean utziko dira eta horregatik edukiontzi horiek eguneko 24 ordutan ireki ahal izango dira eta egongo dira erabilgarri.
 
Azkenik, legazpiar guztien laguntza eskatu nahi dugu etxeetan hondakinak behar bezala bereizten jarrai dezaten eta edukiontzien erabilera egokia eta arduratsua egin dezaten.