Print this page
Agirre-Etxeberri proiektuak 300.000 €ko diru-laguntza jasoko du Eusko Jaurlaritzatik
11
Ots
2016

Agirre-Etxeberri proiektuak 300.000 €ko diru-laguntza jasoko du Eusko Jaurlaritzatik

Birmoldatzeko lanak 2016an hasiko dira

Diru-laguntza Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzatik jaso da.

 

Diru-laguntza deialdia joan den 2015eko urrian argitaratu zen aginduaren arabera arautu zen eta eskaera egin ahal izateko ezinbestekoa zen monumentu-multzoaren kalifikazioa jasotzea. Beraz, hori eskuratzeko egin beharrekoak egin ondoren, 2015eko irailean aipatu kalifikazioa lortu zen.

 

Diru-laguntza hori euskal kultur ondarea babesteko eta zaintzeko ematen da. Eginbehar hori erabilera berria onartzerakoan bete beharrekoa da eta Agirre-Etxeberri etxearen kasuan Musika Eskola izango da erabilera hori, eraikinarekin bateragarria izango dena.

 

Berri ona da jaso duguna eta, ondorioz, 2016an ilusioz emango zaie hasiera Agirre Etxeberri birmoldatzeko lanei.