Datorren otsailaren 22tik aurrera komunikazio-kanal berri bat jarriko da martxan herritarrek Alkatearekin hitz egiteko aukera izan dezaten.
Egungo sare sozialek herritarrekin harremanetan egoteko komunikazio-kanalak osatzen dutela uste du Udalak.
Horregatik eta herritarrei arreta egokia, erraza, azkarra eta hurbilekoa eskaintzeko asmoarekin, legazpiarrekin zuzenean egoteko komunikazio-kanalak zabaltzea erabaki dugu.
Beraz, otsailaren 22tik aurrera, astelehenero 16:00etatik 18:00etara legazpiarrak Koldobike Olabide alkate andrearekin jarri ahal izango dira harremanetan Skype bidez.
Alkatetzarekin harremanetan jartzeko Skype erabiltzaileen artean honakoa bilatu behar da: “Legazpiko Udala Alkatetza”.
Gaur egun, ostegun goizetan eskaintzen die alkateak arreta-zerbitzua herritarrei –beste obligaziorik ez duenean− eta komunikazio-kanal berri honek zerbitzu hori osatzera dator.