Print this page
Hasita daude Liburuaren eguneko ospakizunak Legazpiko Udal Liburuegian
31
Mar
2016

Hasita daude Liburuaren eguneko ospakizunak Legazpiko Udal Liburuegian

Apirila liburuaren hilabetea dela esan liteke; izan ere, hilaren 2an, Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da, eta hilaren 23an, berriz, Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Eguna. Udal Liburutegiak urtero antolatu izan ditu hilabete honetan ekitaldiak egun horiek ospatzeko. Aurtengoan, urteroko idazleekin solasaldi, ipuin kontaketa, bixita gidatu, eta abarrei, bi egitasmo berri ere izango dira, bata, dagoeneko martxan den Irakurketa Erraza eta bestea Maiatzaren 31ra arte luzatuko den Irakurri, Gozatu, Oparitu. 

Informazio gehiago