pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Aztiriko jaiak, Junetorrik zerbitzu berezia igandean
15
Uzt
2014

Aztiriko jaiak, Junetorrik zerbitzu berezia igandean

Erromeriak, futbol partida, txirrindulari proba, patata tortilla...
Datorren ostiralean, hilak 18, Aztiriko jaiak hasiko dira, eta igandera bitarte hamaika ekintza eta ikuskizun izango dira. Jaiak direla tarteko, Legazpiko Udalak Junetorri autobusaren zerbitzu
berezia eskainiko du irailaren 20an, igandea. Zehazki, arratsaldez ibiliko da autobusa, eta 3 itzuli egingo ditu. Hain zuzen, 17:30ean, 19:00etan eta 20:30ean aterako da Laubidetik. Itzulerarako, berriz, 18:15ean, 19:45ean eta 21:15ean, Aztirin bertan hartuta. Zerbitzu bereziei buruzko ohar guztiak www.junetorri.com helbidean daude ikusgai, eta nabarmentzekoa da abuztuan autobusak ez duela zerbitzurik eskainiko.
Ekintza ugariko jaiak
Aztiri Bat eta Gazteak elkarteek Legazpiko zein Gabiriako udalen laguntzarekin antolatutako jai hauetan, askotariko ekintzak izango dira. Besteak beste, ostiralean, Meza Nagusia, 11:00etan, eta Elustondo anai-arrebekin erromeria, 23:00etan. Larunbatean, 11:00etan, helduen eta gazteen arteko VIII. Futbol Partida; 16:00etan, Gazteen XXIV. Txirrindulari Proba; eta 18:00etan, ohiko patata tortilla lehiaketa. Igandean, berriz, Aztiriko IX. Mendi Martxa, 11:00etan; ordu berean, Meza Nagusia eta auzoko helduenari omenaldia eta arratsaldeko 18:30ean herri kirol erakustaldia izango dira.

Albiste guztiak