Print this page

Gynkana Sorgintxulorekin Euskal Herria plazan

Datorren larunbatean Euskal Herria plazan arratsaldeko 17:00etan

Datorren larunbatean, apirilak 9, Gynkana izango da. Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren baitan Gazteria zerbitzuak antolatu eta Sorgintxulo taldeak gidatutako ekintza da, eta arratsaldeko 17:00etatik aurrera egingo dute.

 

Zehazki, LH 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek parte hartuko dute; alegia, aldez aurretik nork bere ikastetxeko idazkaritzan izena eman dutenek. Izenematerako azken eguna, apirilak 7, osteguna.

 

Gynkana, hain zuzen, kalean egiten den taldekako jolasa da. Argibideei jarraitu, taldea osatzen duten pertsonek hainbat proba gainditu beharko dituzte. Orain arteko esperientzia aintzat hartuta, haurrek primeran pasatzen dute, eta parte hartzeko ez ezik, ikusteko ere dibertigarria izan liteke.