pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Uztailaren 23an Mac Jeara´s Band Urtatzar parkean
16
Uzt
2014

Uztailaren 23an Mac Jeara´s Band Urtatzar parkean

Datorren asteazkenean izango da 'Musika Parkean' ekimeneko lehen kontzertua
Mac Jeara´s Band talde legazpiarraren kontzertua eguraldi txarragatik atzeratu zen.
Berez, aurreko ostiralean, hilak 11, egitekoa zen Legazpiko Udalak sortu berri duen Musika Parkean ekimenaren baitako lehen kontzertua, baina eguraldi kaskarra zela tarteko, atzeratu egin zen. Datorren asteazkenean, uztailak 23, izango da hitzordu berria. Urtatzazarreko parkean, Mac Jeara's Band talde legazpiarrak joko du, 19:30etik aurrera.
 
Musika Parkean ekimena, zehazki, udalerrian aintzat hartzekoak diren bi ardatz uztartuta sortutako ekimena da: batetik, natur baliabideak, parkeak alegia; eta bestetik, herrian berez dagoen musika kultura. Horrenbestez, bi ardatz horiek batuta, bi kontzertu antolatu dituzte uda sasoirako. Asteazkenekoa izango da lehena, eta irailaren 6an, Agirre-Etxeberri parkean egingo da bigarrena. Bertan, Lauroba taldeak joko du.

Albiste guztiak