Print this page
Industrialdeko aparkalekua martxan.”Antzinako paper-fabrika”
29
Api
2016

Industrialdeko aparkalekua martxan.”Antzinako paper-fabrika”

Gaur, apirilak 29, arratsaldeko 18:00etatik aurrera

Gaur, apirilak 29, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, autoentzako aparkalekua irekiko da.
 
Erabiltzaileek honakoa hartu beharko dute kontuan:
- Aparkalekua 24 ordutan egongo dela zabalik.
- Astelehenetik ostiralera –lanegunetan−, 6:00etatik 22:00etara, eta asteburu eta jaiegunetan 9:00etatik 21:00etara, ordaindu egingo dela: 0,10 €/orduko.
- Aparkatzea kontrolatzeko makina jarri dela. Makina horretan matrikula sartu behar da baina ez da derrigorra tiketa autoan uztea.
- Plazako aparkalekuan erabiltzen diren txanpon-txartela ere erabil daitekeela.
 
Bestetik, industrialdeko aparkalekuak erabiltzen dituzten erabiltzaileei jakinarazi nahi diegu Aitxuri taberna pareko aparkalekua –“K” hizkiarekin markatu denakamioiak aparkatzeko izango dela eta ezingo direla bertan autoak aparkatu.