Print this page
Haurren Uda Ikastarorako begiraleak
13
Mai
2016

Haurren Uda Ikastarorako begiraleak

Eskaerak aurkezteko epea: maiatzaren 9tik 20ra bitartean

Legazpiko Udalak Haurren uda ikastaroa antolatu eta eskainiko du aurtengo uztailean.
Beraz, bertan lan egingo duten begiraleak hartuko dira.
Ezinbestekoa izango da, beste gauzen artean, aisialdiko begirale titulua izatea eta euskaraz ondo jakitea. 
Horrezaz gain, aurten zuzendaria ere hartuko da, aisialdiko zuzendari tituluduna,
uda ikastaroa koordinatzeko lanak egiteko.
Interesatuta daudenak udaletxeko Arreta-bulegoan eman dezakete izena maiatzaren 9tik 20ra bitartean
 
Azkenik, aisialdiko begirale titulua lortzeko alde teorikoa egin duten herritarrek
aukera izango dute alde praktikoa uda ikastaroan egiteko.
Interesa dutenek beheko inprimakia bete eta
aurkeztu beharko dute epe berdinean, alde teorikoa eginda dutela egiaztatuko duen agiriarekin batera.
 

Begiraleak hartzeko oinarriak

Zuzendaria hartzeko oinarriak

Eskaera orria