Print this page
Ekonomia jasangarria eta Eskola Agenda 21
19
Mai
2016

Ekonomia jasangarria eta Eskola Agenda 21

Domingo Agirre, Haztegi eta Olazabalgo ikasleak 

Domingo Agirre, Haztegi eta Olazabalgo ikasleek Udala eta Foroarekin aztertuko dute gai hau

 

2015-2016 ikasturtean Eskola Agenda 21 programaren barruan, Legazpiko 3 ikastetxeetako  ikasleek Ekonomia Jasangarria gaia landu dute.

Ikasturtearen bukaeran egindako lana, hartutako konpromisoak eta udalari egin beharreko eskaerak aurkeztuko dizkiote Udalari, gai honetan aurrerapausoak emateko asmoz.

 

Helburu horrekin, hurrengo egunetan bi bilera garrantzitsu egongo dira:

  • Asteartean, hilak 24, 9:30etan, hiru ikastetxeetako adin guztietako 50 ordezkari Alkatea eta Lurraldetasuneko zinegotziarekin elkartuko dira.
  • Ostegunean, hilak 26, 18:30etan, Batxilergoko zenbait ikasle Agenda 21eko Forora bertaratuko dira Legazpirako ekonomia jasangarria bultzatzeko asmoarekin.