Print this page
Musikaz gozatuz giro ederrean. Argazki galeria ikusgai
30
Uzt
2014

Musikaz gozatuz giro ederrean. Argazki galeria ikusgai

Mac Jeara´s Band musika taldearekin hasi da ‘Musika Parkean’ egitasmoa

Eguraldi gorabeherak tarteko, bigarren saiakeran, ‘Musika Parkean’ egitasmoko lehenengo kontzertua egin zen joan den uztailaren 23an. Adin guztietako Legazpiar ugari hurbildu ziren Urtatzazarreko parkera MacJeara´sBand taldearen musikaz gozatzera. Belarretan eserita nahiz etzanda eta otarteko batekin nahiz edateko zerbaitekin lagunduta, musikaz eta naturaz gozatzeko aukera paregabea izan zuten.

Hona hemen kontzertuaren argazki galeria.

Hurrengo hitzordua, irailaren 6an izango da, Agirre Etxeberri parkean 19:00etan.