pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Jaietan, baxera berrerabilgarria
07
Abu
2014

Jaietan, baxera berrerabilgarria

Udalak utzitako plater eta edalontziak itzuli egin behar dira

Legazpiko Udalak deia egin du udalerrian egiten diren jai guztietan baxera berrerabilgarria erabiltzeko. 
Alabaina, argi utzi nahi du utzitako edalontzi zein platerak itzuli egin behar direla; ez direla norbanakoak 
etxera eramateko. Mahai tresna berrerabilgarriak ere herritarren eskura izango dira; azken batean, 
hondakinen sorrera murriztea baita ekimen honen helburu nagusia. 
 
Eskaera guztiak Gizarte Zentroan egin beharko dira beti, bertan egiten baitute kudeaketa zein garbiketa 
lana. Eta erabili eta hurrengo egunean eraman beharko dira bueltan, garbitzera.
 
Legazpiko Udalak edalontzi eta plater berrerabilgarriak erosi zituen 2010. urtean, herrian antolatzen diren 
ekitaldietan horien erabilera sustatzeko. Hala, herriko zeinahi elkarte, ikastetxe zein taldek erabil ditzake; 
betiere, itzultzekotan.
 
Edalontzi bakoitzaren erabilerak eta garbiketak 0,06 euroko kostua dauka; plater bakoitzarenak, berriz, 0,10 
eurokoa. Itzuli gabe geratzen den edalontzi zein plater bakoitzagatik euro 1 eta mahai-tresna bakoitzagatik 
0,15 ordaindu beharko du eskaera egin duen elkarte edo taldeak, berriak erosteko.
 
Hala dela jakinda ere, jendeak ez ditu edalontziak itzultzen: etxera eraman edo zakarrontzira botatzen 
dituzte, berrerabilgarriak direla ohartu gabe. Horrenbestez, gauzak kontu handiagoarekin egiten hasteko 
garaia dela ohartarazi dute Udaletik.

Albiste guztiak