pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agorreko Santikutzetako sukaldari lehiaketa prestatzen Argazkia: goierri.hitza.info
26
Abu
2014

Agorreko Santikutzetako sukaldari lehiaketa prestatzen

Zer plater prestatzeko bilera irailaren 2an

Aurten ere, Sukaldari Lehiaketa antolatuko du Legazpiko Udalak Agorreko Santikutzetan. XXXII. edizioa izango du aurtengoa. Gainera, bi berrikuntza izango ditu: batetik, Bertatik Bertara egitasmoko produktuak erabiliko dituzte; alegia, eskualdeko nekazariek ekoiztutatkoak. Eta bestetik, lehiaketa goizez egingo da, irailaren 13an, 11:00etatik aurrera, eta sari banaketa, 14:00etan.

 

Elkarte, talde zein bikote soilek parte hartu ahal izango dute lehiaketan. Dena den, lehiakideek zer plater prestatu beharko duten erabaki gabe dago oraindik, eta horretarako, bilera izango da irailaren 2an, asteartea, 18:00etan, Kultur Etxean. Bilera irekia izango da, eta komeni da lehiaketan parte hartu nahi dutenak han izatea, ebakitzeko aukera izan dezaten.

 

Bilerara joan aurretik, baina, horren berri ematea komeni dela jakinarazi dute, honako telefono zenbaki hauetara deituta: 943737186 edo 943737030 (bietara ere goizez).

Albiste guztiak