Print this page
Agenda 21 Foroaren 2 saio: Irailaren 29an eta urriaren 4an
23
Ira
2016

Agenda 21 Foroaren 2 saio: Irailaren 29an eta urriaren 4an

18:30etatik 20:00etara Udaleko Batzar Aretoan

·  Alde batetik datorren irailaren 29an –osteguna- Legazpiko Agenda 21eko Ekintza Plana, “Legazpi Klima 30” osatzeko prozesuari jarraipena emango diogu.

Gaur egun Legazpi nola dagoen eta 2030. urtean nola egotea gustatuko litzaigukeen landu ondoren, saio horretan helburu hori lortzeko gure herrian gauza ditzakegun ekintzak zehazten saiatuko gara.

OHARRA: diagnosiaren ondorio nagusiak atxikitako fitxetan irakur ditzakezu –deialdia e-mailez jaso baduzu-. Bestela berriz paperean eska ditzakezu Udalean, gaurtik aurrera. 

 

· Bestetik urriaren 4ko saioan –asteartea- Latxartegiko parke azpian aparkaleku bat eraikitzeko proiektuaz arituko gara.

Horretarako lehenik proposamen teknikoa ezagutuko dugu, ondoren egitasmo eta planteamenduaren inguruko eztabaidari tokia egiteko: alderdi positiboak, birpentsatu beharrekoak... 

Deialdia