pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Begirale Ikastaroan matrikulazioa irailaren 5era arte
01
Ira
2014

Begirale Ikastaroan matrikulazioa irailaren 5era arte

Irailaren 27an izango da lehenengo saioa, Kultur Etxean
Legazpiko Udaleko Gazteria Sailak hirugarrengoz antolatuko du, irailetik aurrera, Aisialdiko Begirale Ikastaroa. Uztailaren 11tik 24ra bitartean egin zuten matrikulazioa, eta 23 legazpiarrek eman zuten izena. Orain, epea irailaren 5era luzatzea erabaki dute, bete gabe geratu diren plazak osatzeko.
 
Herritarrentzako Arreta Bulegoan egin ahal izango da matrikulazioa, joandako hurrenkeraren arabera, eta ikastaroa irailaren 27an hasiko da, Kultur Etxean. Parte hartzeko ezinbestekoa izango da, besteak beste, 18 urte beteta izatea edo ikastaroaren azken saiorako betetzea.
 
Legazpiko Udaleko Gazteria Sailak bultzatzen badu ere, Ikastolen Elkartearen Aisiola Aisialdiko Eskolak emango du ikastaroa, Legazpiko Kultur Etxean. Euskaraz izango da. Irailetik ekainerako
iraupena izango du, eta amaieran, Eusko Jaurlaritzak homologatutako "Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua lortuko dute partehartzaileek. Baina horretarako, 200 ordu teoriko eta 120 orduko praktikak egin beharko dituzte; eta baita praktikei buruzko memoria bat ere.
 
Informazio Bulegoa aurki irekita
Gazteentzako Informazio Bulegoak irailaren 11n irekiko ditu berriro ateak. Dena den, gogorarazi nahi izan dute zeinahi zalantza argitzeko edo txartelak egiteko Gazteen Informazio eta Dokumentazioko Gipuzkoako Lurralde Zentrora jo daitekeela (Anoeta 28‐Txuri Urdin ‐ DONOSTIA. Telefono zenbakia: 900 110 111 / 943 47 26 17 eta helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.), honako ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara, eta larunbatetan, 10:30etik 14:00etara. Txartelen izapideak eta ordainketa, bestalde, www.gazteaukera.net webgunean egin
daitezke, eta ondoren, Donostian jaso.

Albiste guztiak