pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Berriro martxan Junetorri zerbitzua
01
Ira
2014

Berriro martxan Junetorri zerbitzua

Aizkorri kaleko obrak direla tarteko, Txorroneako geralekua ez da behin‐behinean erabilgarri egongo
Datorren astelehenean, irailak 1, berriz martxan izango da Junetorri zerbitzua. Abuztuko etenaren ostean, ohiko ordutegiarekin itzuliko da herri barneko autobusa.
 
Alabaina, Aizkorri kalean egiten ari diren lanak direla tarteko, horiek amaitu bitartean, Txorroneako geralekua ez da erabilgarri egongo. Ondorioz, Udaletik jakinarazi dute, haren ordez eta behin‐behinean,
Azokako edo Osasun Zentroko geralekuak erabili beharko dituztela herritarrek.
 
Artzain Egunean, zerbitzu berezia
Aurten, irailaren 7an izango dugu Artzain Eguna, eta egun horretarako autobus zerbitzu berezia antolatu du Udalak. Goizez, 09:30etik 15:15era ibiliko da Junetorri autobusa; arratsaldez, berriz, 17:00etatik 21:47ra. Ohiko geralekuetan geratuko da.
Junetorri zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri dago www.junetorri.com webgunean.

Albiste guztiak