Print this page
Ziklo-Cross lasterketa, asteartean, azaroak 1
28
Urr
2016

Ziklo-Cross lasterketa, asteartean, azaroak 1

Goizeko 8:30etatik aurrera, Urtatza 18ko bidegurutzera iristeko eta bertatik irteteko aldizka emango da bidea

Datorren asteartea, azaroak 1, Ziklo-cross lasterketa izango da Urtatzan –Egizabal baserriaren eta Tiro-zelaiaren artean−. Hori dela eta, bertan bizi diren herritarrei ondoko hau JAKINARAZI nahi diegu:

 

Goizeko 8:30ak eta proba bukatuko den 15:30ak bitartean, Urtatza 18ko bidegurutzera iristeko eta bertatik irteteko aldizka emango da bidea, proba bat bukatu eta hurrengoa hasiko den tartean.

 

Antolatzaileak izango dira ibilgailuak igarotzeko denbora horiek koordinatuko dituena.