Print this page
Bitarteko funtzionario baten kontratazioa informatika zerbitzuan
16
Aza
2016

Bitarteko funtzionario baten kontratazioa informatika zerbitzuan

Kontratazioaren iraupena: 6 hilabete, gehienez.

Legazpiko Udalak bitarteko funtzionario bat kontratatuko du informatika zerbitzuan dagoen lan-pilaketari aurre egiteko.

Kontratazioaren iraupena: 6 hilabete, gehienez.

Lanpostuaren baldintzak:

· 3. HE, derrigorrezkoa.

· Informatikan lizentziatura, grado edo baliokidea.

· Informatikari lanetan egiaztatutako esperientzia baloratuko da.

Ordutegia: 9:00etatik 16:16era.

Egitekoak:

-     Udal baliabide guztiak lotuko dituen informatika-sarea diseinatzea, ezartzea eta mantentzea.

-     Informatikarekin eta komunikazioekin zerikusia duten udaletxeko eta udal erakundeetako hardwarea, softwarea eta hainbat baliabide planifikatzea, erostea eta ezartzea edo ezarpenean laguntzea.

-     Erabiltzaileen ekipoetan edo zerbitzarietan ezarritako hardwarea eta softwarea mantentzea eta eguneratzea; baita baliabide desberdinak mantentzea eta eguneratzea ere (inprimagailuak, fotokopiagailuak, plotterrak,…)

-     Softwarearen eta hardwarearen baliabideen erabileran erabiltzaileek egingo dituzten argibide-eskaerak erantzutea.

-     Erabiltzaileak trebatzea erabili behar dituzten aplikazioak behar bezala erabil ditzaten.

-     Galerak edo kalteak sortuz gero, segurtasun-kopiak eta berreskuratzeak egitea.

-    Konplexutasunak aintzat hartuta eta bere nagusiarekin adostuta, aplikazio berriak aztertzea eta programatzea, kanpoko laguntzarekin edo gabe,

-    Prozesuen formalizazioaren, sinplifikazioaren eta informatizazioaren eraginkortasunaren ardura izango du, haiek praktikara eramaten dutenen laguntzarekin.

-    Gaur egun martxan dauden programetan sar daitezkeen hobekuntzak aztertzea eta programatzea.

 

Soldata: Udalhitzeko 13. maila.

Eskaerak aurkeztea: Interesatuta dauden pertsonek Lanbidek kudeatuko duen eskaintzan eman behar dute izena.

Eskaerak aurkezteko azkeneko eguna: azaroak 25.