pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gipuzkoako Artzain Eguna 2014
08
Ira
2014

Gipuzkoako Artzain Eguna 2014

Eguzkiak eta giro onak lagunduta egin da aurtengo Gipuzkoako Artzain Eguna Legazpin. Artzainen, legazpiarren eta bisitarien topagune bihurtu da beste behin ere Euskal Herria plaza, eta goiz osoan
zehar izan da zer dastatu eta zer gozatu Legazpin. 26 gazta aurkeztu dira guztira Gipuzkoako Artzai Gazta‐ren 30. Lehiaketara, eta Zeraingo Javier Muñoaren gazta izan da garaile.
 
Gazta Dastatze Herrikoian, berriz, herritarrek egin dituzte epaile lanak eta Goienetxe E.Z‐rentzat izan da lehen saria. Eguerdian Legazpiko hainbat elkarteren eskutik, berriz, Ardi Okela Gertatze Gipuzkoako 23. Lehiaketa antolatu da eta herriko plazara hurbildu denak ardi okelazko pintxoak dastatu ahal izan ditu. Garaipena Kattagorri elkarteak lortu du.
 
Goizean zehar artisau erakusketez, gaztagintzaren lehenaz eta orainaz edo Euskal Herriko Ardi Latxaren arrazako ardi eta aharien erakusketaz gozatzeko aukera izan da, baita ardi mozte erakusketaz eta gaztetxoen gazta lehiaketaz ere. Etxeko txikienek gazta egiten ikasi dute. Arratsaldean Gipuzkoako 46. Artzain Txakurren Txapelketa egin da Urtatzako zelaian. Gipuzkoako 7 txakurrek hartu dute parte norgehiagokan, eta Juan Jose Arrizabalagaren‐en Azkar txakurra izan da garaile.
 
Omendutako artzainak
Atzoko egunean Legazpiko Udalak aipamen berezia egin nahi izan zuen aurtengo artzain omenduei: Maria Angeles Barrena Ugarte, Nicolas Segurola Etxaniz, Felix Onaindia eta Ignacio Ajuria. Bakoitzak
bere etxaldetik, Euskal Herrian edota atzerrian, artzantza ogibide hartuta sektoreari egindako ekarpenagatik. Horrez gain, Tibur Agirre ere omendu zuten, urteetan Gipuzkoako Artzain Eguna antolatzen egindako lanagatik.

Albiste guztiak