×

Abisua

The form #14 does not exist or it is not published.

Print this page
Irailaren 20an Erreka Eguna
09
Ira
2014

Irailaren 20an Erreka Eguna

Parte hartu ahal izateko, hilaren 15a baino lehen eman beharko da izena

Aurten, irailaren 20an izango da Erreka Eguna; larunbatean, alegia. Parte hartzeko, hilaren 15a baino lehen eman beharko da izena, udaletxean zein ikastetxeetan; izan ere, taldeak antolatzeko denbora behar da. Parte-hartzaileei izena eta bi abizen eskatuko zaizkie, istripu asegurua egin ahal izateko.

 

Udaletxean izena eman nahi dutenek 943 737030 telefono zenbakira deitu ahal izango dute edo ondorengo galdetegia bete.

 

Ikastetxeetan, berriz, izen-emate orriak banatuko dituzte familien artean, eta betetakoan, ikastetxean bertan aurkeztu beharko dituzte.  Kontuan hartzekoa da 12 urtez beherako ume talde bakoitzarekin batera ezinbestekoa izango dela pertsona heldu batek izena ematea.

 

Gogora dezagun Erreka Egunaren helburu nagusia Urola erreka eta haren urertzak garbitzea dela, eta bide batez, jendeari ingurumenaren zainketari begira kontzientzia harraraztea.