Print this page
Jaietako egitarauetan publizitatea jartzeko eskaintza
28
Ots
2017

Jaietako egitarauetan publizitatea jartzeko eskaintza

Martxoaren 1ean hasiko dira eskaintza egiteko aurrez-aurreko bisitak egiten

 

Aurreko urteetan bezala, festetako egitarauetan zure publizitatea txertatzeko aukera izango duzu aurtengoan ere.

 

Martxoaren 1ean, hasiko da aurten lan horretan arituko den Aloña Susaeta, eskaintza egiteko aurrez-aurreko bisitak egiten. Hala, ere interesa izango bazenu, jar zaitezke berarekin harremanetan e-postaz Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean edo telefonoz 636589675 zenbakira deituz.

 

Hauek dira aurtengo iragarkien prezioak:

 

  • Orri osoa:       400€
  • Orri erdia:      240€
  • Faldoia:           135€
  • Faldoi erdia:     70€
  • Aurten ez dago kontrazala kontratatzeko aukerarik.

 

Maiatzeko jaietako egitaraurako publizitatearekin hasiko bada ere, Artzain Eguna eta Agorreko Santikutzetako egitarauetakoa ere kontratatu ahal izango dituzu. Hala bi programatan publizitatea kontratatuz gero %10eko deskontua izango duzu, eta hiru programetarako izanez gero %20a.