Print this page
Zuhaitz eguna
01
Mar
2017

Zuhaitz eguna

Hitzordua 10:00etan izango da, Lakiolan bertan.

Urtero bezala aurten ere Zuhaitz Eguna ospatuko dugu eta Legazpiko umeek zuhaitz bat landatzeko aukera izango dute. Aurten martxoaren 5ean egingo dugu eta Lakiolan izango da.

 

Inguru horretan Udalak dituen basoetan landaketak egingo ditugu, dauden utsuneak osatzen joateko. 40 pago landatuko ditugu denera.

 

Landaketa lana bukatu ondoren Lakiolako aterpean hamarretakoa emango da.

 

Hitzordua 10:00etan izango da, Lakiolan bertan.