Print this page
Herri Danborradako entsegu egunak finkatu dira
07
Api
2017

Herri Danborradako entsegu egunak finkatu dira

Lehen eguna: Apirilaren 11, asteartea, 20:00etan

Lehen eguna: Apirilaren 11, asteartea, 20:00etan.

 

Maiatzeko jaiak gero eta gertuago dauden honetan, ekitaldien prestakuntzak aurrera doaz. Hasiak dira dantza ikastaroa, pilota txapelketetako azken txanpak eta datozen egunetan danborradetarako entseguak ere hasiko dira.

Herri Danborrada: Apirilak 11, 18, 21 eta 25 , 20:00etan, Haztegi Ikastolako pilotalekuan. Herri Danborradan parte hartzeko izen ematea entsegu egunetan egingo da.

Entsegu Orokorra Apirilaren 27anegingo da, 21:00etan, Domingo Agirreko Pista estalian.