pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Asteartean bilduko dituzte berriro silo bolen plastikoak
09
Ira
2014

Asteartean bilduko dituzte berriro silo bolen plastikoak

Udalak, bezperatik, hainbat gune berezi jarriko ditu horretarako, eta orduan atera beharko dira
 
Udan bi hilabeteko etena egin ostean, Goimenek eta Legazpiko Udalak berriz jarri dute martxan silo bolen plastiko bilketarako kanpaina. Kanpaina horren barruan, hilean behin pasatzen dira baserritarrek utzitakoak jasotzera; hain zuzen ere, hileko hirugarren asteartean. Beraz, datorren asteartean, hilak 16, bilduko dituzte horretarako apropos jarritako guneetara ateratako plastikoak. Bi gune daude aurrez pentsatuta: batetik, Egialde auzoan, plater tiroketarako instalazioen sarreran; eta bestetik, Brinkola auzoko zerrategian.
 
Esan bezala, baserritarrek astelehenean atera beharko dituzte plastikoak kanpora, ez aurretik. Bestalde, birziklatzeko arazoak ematen dituztenez, ezingo dira atera plastikozkoak ez diren sokak, ezta plastikozko bidoiak ere. Mineralen zakuak, ordea, atera ahal izango dira, denak zaku batean sartuta eta muturra sokatxo batez itxita.
 
Argibide gehiago behar duenak Udaleko Nekazaritza Sailarekin jarri beharko du harremanetan.

Albiste guztiak