pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

120 pertsonak eman dute izena Erreka Egunerako
17
Ira
2014

120 pertsonak eman dute izena Erreka Egunerako

Datorren larunbatean, irailak 20, Erreka Eguna izango da, eta dagoeneko 120 pertsonak eman dute izena. Egunean bertan aldez aurretik izena eman ez duen norbait agertuko balitz, antolatzaileei eman beharko die izena, asegurua egin ahal izateko.

 

Larunbatean, Euskal Herria plazako azokako arkupean elkartuko dira partaide guztiak, 10:30ean, eta taldetan egingo dute lan. Ikastetxeetan izena eman dutenei  ikastetxeak berak bidaliko die orri bat, taldeen berri emanez. Udaletxean eman dutenek, berriz, webgunean ikus dezakete zer talde egokitu zaien. Talde bakoitzari ibaiaren zati baten ardura emango zaio, eta talde bakoitzak arduradun bat izango du.

 

Arduradunak gainerakoak baino ordu laurden lehenago bilduko dira, aholku batzuk emango baitzaizkie, eta baita materiala banatuko ere.

 

Eguzki zein euri

Partaide bakoitzak uretan ibiltzeko oinetakoak (katiuskak) eta arropa erosoak eraman beharko ditu. Bestalde, antolatzaileek eskuzorroak eta plastikozko poltsak banatuko dituzte. Urtero egiten den bezala, behin erabilita, eskuzorroak garbitu egingo dira, datorren urtean berriro erabiltzeko. Erreka Eguna egun horretan izango da, egiten duen eguraldia eginda ere: eguzkia zein euria.

 

Zenbait gunetara iristeko (Mirandaolatik haragoko guneetara, seguru asko) garraioa beharko da. Talde bakoitzak adostuko du nola joan egokitu zaion gunera. Dena den, antolatzaileek bizikleta erabiltzea gomendatzen dute.

 

Gogora dezagun Erreka Egunaren helburu nagusia Urola erreka eta haren urertzak garbitzea dela, eta bide batez, jendeari ingurumenaren zainketari begira kontzientzia harraraztea.

 

Lan-taldeak eta arduradunak

Albiste guztiak