pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Aizkorrin Barrena Mendi Martxa irailaren 28an
25
Ira
2014

Aizkorrin Barrena Mendi Martxa irailaren 28an

Parke naturalaz goza ezazu

Urtero bezala, irailaren azken igandean egingo da Aizkorrin Barrena Mendi Martxa; irailaren 28an, alegia. Aurten VII. edizioa izango du. Ohikoa den moduan, bi ibilbide izango dira, luzera zein malda desberdinetakoak: Ttipi-ttapa izango da motzena, eta Zanpa-zanpa luzeena. Alabaina, bietan egongo da aukera Aizkorriko parke naturaleko paisaia ederrez gozatzeko. Aurten, gainera, Ttipi-ttapa ibilbidea ohikoa baino motzagoa izango da, "iaz 17 kilometrokoa izan zen, eta aurten 14koa atera zaigu", azaldu digu Aitor Casado antolatzaileak. "Haur dezentek hartzen du parte bestela ere, baina modu honetan, gehiago ere anima daitezen nahiko genuke", zehaztu du.

 

2014ko mendi martxak badakar berrikuntzarik. "Beti ahalegintzen gara utzita dagoen bideren bat txukuntzen, eta aurten Aztiritik Gabiriara doan eta sastrakaz beteta dagoen bide bat prestatuko dugu ibilbiderako", azaldu digu antolatzaileak.

 

Burdinola, Izadi Zaleak, Brinkolako Arriurdin eta Armuño elkarteek Legazpiko Udalaren laguntzarekin antolatutako martxa honetan herritarrek ez ezik, kanpoko mendigoizaleek ere parte hartu ohi dute, eta orain arteko edizioak benetan arrakastatsuak izan dira. 2012. urtean, esaterako, 1.140 parta-hartzaile izan ziren; iaz, berriz, 1.007.

 

Ohikoa den moduan, kiroldegian eta Izadi Zaleak elkartearen webgunean horretarako egokitutako atal berezi batean eman ahal izango da izena. 

 

Errikarte Agirre

Albiste guztiak