pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Merkataritza bizirik!
30
Ira
2014

Merkataritza bizirik!

“Dendak AKTIBATU tienda”, hutsik dauden lokalei irtenbidea

Herriko merkataritza bereziki ari da krisia jasaten.  Legazpin hutsik dauden lokalen azterketa bat egin zen eta azterketa horretan garbi ikusten zen merkataritzako bi ardatz nagusiek, Kale Nagusia eta Laubide, arazo larriak zituztela.Udalak “Dendak AKTIBATU tienda” izeneko proiektua onartu du, udalerrian hutsik dauden lokalei irtenbide bat emateko helburuarekin.“Hainbat bilera egin ditugu eta beste herri batzuetan martxan jarri diren proiektu desberdinak aztertu ondoren, proiektu propioa sortu dugu Legazpirako helburu garbi batekin: herriko arazoari irtenbidea ematea”. Hori da Rakel Puente Udaleko merkataritzako arduradunak dioena.

 

Proiektuan Udalak, jarduerarik gabeko lokalen jabeek eta Ilinti merkatarien elkarteak hartuko dute parte eta hauxe izango da egitekoa: merkatariei hutsik dauden lokalen erakusleihoen erabilera doan lagatzea.

 

Udalak hitzarmenak sinatu ditu proiektuaren lehenengo fase honetan parte hartuko duten 6 lokaletako jabeekin. Horiek euren lokalen erakusleihoak doan erabiltzeko aukera eskaini dute.  Ondoren, lokalak egokitu egingo dira: Erakusleiho guztiek errotulazio homogeneoa izango dute, proiektuaren logoarekin eta lokala erosteko edo alokatzeko datuekin. Azkeneko hori inportantea da, azken finean proiektuaren helburua lokal horiei irtenbide bat ematea baita.Lokalen barrualdean garbiketa-lanak egingo dira, argi egokiak jarriko dira eta erakusleihoa egokituko da.“Horrela, hainbat abantaila lortuko ditugu udalerrian, hala nola, merkataritza dinamizatzea lortuko dugu eta merkataritza-lokalen eta merkataritzaren erakargarritasuna eta errendimendua hobetuko dugu, ekonomia suspertzea ahalbidetuz”.

 

Proiektua urritik aurrera egongo da martxan eta, ordurako, egokituta eta prest egongo dira parte hartuko duten erakusleihoak; bertan, horien erabilera eskuratu duten merkatariek euren produktuak erakutsiko dituzte.

 

Kale Nagusia eta Laubide, ardatz nagusiak

Hauek dira proiektuaren helburuak: merkataritza-eremuak suspertzea, hutsik dauden lokalei erabilera ematea, itxita dauden lokalei balioa ematea eta merkataritza etenak edo hutsuneak saihestea.Hasiera batean, proiektuaren eragina herrian dauden bi merkataritza-eremutara iritsiko da: Kale Nagusia eta bi kale paraleloak (Patrizio Etxeberria eta berritutako Nafarroa kalea) eta Laubide auzoko oinezkoentzako kalea.

 

“Lokalen jabeek, sinatutako hitzarmenaren bidez, doan utziko diote Udalari lokalaren erakusleihoaren erabilera.Udalak, bere aldetik, bere gain hartuko ditu egin beharreko egokitzapen-lanen gastuak.Alde batetik, jardueragabeko espazioak suspertzea eta lokalaren irudia hobetzea lortu nahi da, lokal hori alokatzeko edo saltzeko aukerak areagotuz eta, bestalde, lokalak egokituta, argituta eta garbi egon daitezela bilatzen da, etorkizunean haietan merkataritza-jarduera bat gauzatzeko aukera handituz”, adierazi du zinegotziak.

 

Lokal batek erakusleiho bat baino gehiago izanez gero, “adibidez, Ekei liburu-denda eta Todo a cien denda zeuden lokalen kasuan, erakusleiho bakoitza merkatari desberdin bati eskainiko zaio".Esleipena zozketaren bidez erabakiko da eta txandakakoa izango da; denda bakoitzak, gehienez, lau hilabetetan erakutsi ahal izango ditu bere produktuak. Helburua proiektua oso dinamikoa izatea da. Hutsik dauden lokalak baldin badaude baina horiek erabiltzeko eskaririk ez, beste ekimen batzuetarako erabiliko dira, hala nola, Industria-ondarearen Plan Bereziaren berri emateko edo antzinako argazkiak erakusteko”.  

 

Ilinti elkarteko kideentzako aparteko aukera da erakusleihoak erabiltzea, modu horretan bere jarduera sustatu eta zabaltzen du jende gehiagorengana iritsiz.   “Horretarako bi gauza besterik ez ditu egin behar: bere produktuak bertan erakustea eta argindarraren kostua bere gain hartzea. Lokala alokatzen edo saltzen denean, libre utzi beharko da”, zehaztu du Puentek.

 

Proiektu hau martxan jartzearekin Udalak herriko merkataritzak krisiaren ondorioz galdu duen bizitasuna eta mugikortasuna berreskura ditzala bilatzen du eta hala izatea espero du.

 

 

Hasierako fase honetan ondorengo hauek dira proiektuan parte hartuko duten lokalak. Aurrera begira, erantzun ona jasoz gero, proiektua beste merkataritza-guneetara zabaltzeko aukera aztertuko da.

 

Nafarroa kalea

* Zuk eskuz

Kale Nagusia

* Todo a cien

* Compro oro

Patrizio Etxeberria

* Alba

* Ekei liburu-denda

Laubide

* Okindegia (Maiatza tabernaren ondoan)

 

Albiste guztiak