Print this page
Ipuin kontaketa saioak Urrian itzuliko dira Udal Liburutegira
30
Ira
2017

Ipuin kontaketa saioak Urrian itzuliko dira Udal Liburutegira

Urriaren 6an, ostirala, 18:00etan izango da saioa

Urriaren 6an, ostirala, 18:00etan izango da saioa.

 

Udazkenarekin batera iritsiko dira ipuin kontaketa saioak udal liburutegira: Ameli ipuinen jostune, izango da Amaia Elizagoienek eskainiko duen saioa. Lehen saio hau gainera berezia izango da, 3-5 urte bitarteko haurrek guraso batekin sartzeko aukera izango baitute. Era honetan Liburutegiak bat egiten du Hip-hip Urri ekimenarekin.

 

Gogora ekarri nahi dugu irailaren 4tik aurrera liburutegiak ohiko ordutegia duela, goizez 11:00-13:00 eta arratsaldez 16:00-20:00etara; eta irailean bertan jarri dela martxan Irakurketa erraza irakurketa taldea.