Print this page
“Probatu eta gozatu”
24
Aza
2017

“Probatu eta gozatu”

HH-3. eta HH-4. mailako haur txikiei eta euren gurasoei zuzendutako ekimena

 

HH-3. eta HH-4. mailako haur txikiei eta euren gurasoei zuzendutako ekimena

 

Olentzero izango dugu laster bisitan herriko haurren etxeetan. Hori dela eta, PROBATU ETA GOZATU izeneko erakusketa-tailerra antolatu du Euskara zerbitzuak, euskarazko jostailu berrienak eta erakargarrienak gurasoen eta haurren esku jarriz.

 

Helburua, gurasoak eta seme-alabak, merkatuan dauden euskarazko jostailu berrienak ezagutzea, probatzea, jolasten ikastea eta ideiak hartzea da.

 

Bi txoko izango dira bi egun desberdinetan:

 

-          Azaroaren 29an, asteazkenean, HH-3. mailako haur eta gurasoentzat

-          Azaroaren 30ean, ostegunean, HH-4. mailako haur eta gurasoentzat

 

Tailerrak euskaraz izango dira eta txoko biak honako lekuan eta ordutegian izango dira

 

Tokia:   Kultur etxeko areto nagusia

Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara