Print this page
Urtatza 40‐51 inguruan irisgarritasuna
06
Urr
2014

Urtatza 40‐51 inguruan irisgarritasuna

Udalak inbertsio handia egin du
Azken 3 urteetan, 400.000 € inguru inbertitu ditu auzo hori biziberritzeko
 
Irisgarritasun Planaren baitan, hainbat eraberritze eta egokitze lan egin ditu Udalak Urtatza auzoan, azken urteotan. Herritarren parte‐hartzea sustatuta, premia larrienak hauteman, eta horiek ebaztea izan du helburu nagusi. Hala, azken 3 urteetan 400.000 € inguruko inbertsioa egin du.
 
Urtatza 40‐51 parean espaloi berria egitea izan da emandako azken pausoa, bai bizilagunek bai Udalak berak horren behar handia sumatzen baitzuten. Baina aurretik, auzo horretako azpiegitura orokorrak eta oinezkoen mugikortasuna hobetzeko lan ugari egin dira; hala nola auzo horretako 9. zenbakian arrapala jarri eta inguruko azpiegiturak berritu edo Urtatza 22‐25 ingurua irisgarri bihurtu.
 
Oraintsu, 40‐51 zenbakietako espaloia jartzearekin batera, bertako azpiegitura guztia berritu dute, argiteria publikoaren eraginkortasuna hobetu (LED sistema ezarrita) argi puntu berriak jarriz, landaredia birkokatu, edateko ur sarea berritu, argindar sarea lurperatu eta euri urak bideratu dituzte. Azkenik, gune osoa asfaltatu dute.
 
Dena den, Udaletik jakinarazi dutenez, inbertsioa ez da hor amaituko; izan ere, aurrera begira beste hainbat inbertsio egiteko asmoa dauka Udalak, auzoa biziberritzen jarraitzeko.