pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Hainbat hobekuntza lan udaletxean eta Kultur Etxean
09
Urr
2014

Hainbat hobekuntza lan udaletxean eta Kultur Etxean

Aurrera begira ere, beste konponketa batzuk egiteko asmoa azaldu du Udalak
 
Uda sasoian hainbat lan egin ohi ditu urtero Legazpiko Udalak, eta halaxe izan da aurten ere. Urtean zehar herritarrek erabiltzen dituzten udal eraikinak ikasturte hasierarako prest edukitzea da, hain zuzen, Udalaren helburua.
 
Udaletxean, esaterako, uztailaren 14tik 30era bitarte, bertako zokaloak aldatu zituzten, barruko egurra ustelduta zegoelako. 15.000 € inguruko inbertsioa egin du Udalak horretarako.
 
Kultur Etxean, bestalde, igeltsero eta margotze lanak egin zituzten uztail eta abuztuan. Lanek iraun bitartean zenbait gune itxi behar izan bazituzten ere, zerbitzu orokorrak betiko moduan eskaintzen ahalegindu ziren, erabiltzaileei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko.
 
Udalak 7 langile izan ditu kontratatuta bost hilabetez, premia handieneko hainbat zereginetan jarduteko. Horiez gain, mankomunitaterako kontratatutako beste 3 langileek egin zituzten, hain justu, Kultur Etxeko pintaketa lanak.
 
Urtea amaitu bitarte ere, udal eraikinetan beste hainbat eraberritze lan egitea dauka aurreikusita Udalak; esate baterako, Euskaltegian, Bikuña Kiroldegian edo Kultur Etxean.

Albiste guztiak